viernes, 23 de noviembre de 2012

WINDOWS 8-K BADITU BERE BIRUSAK


Orain dela gutxi atera zen sistema eragile honen estrenaldia guztiz lainotuta egon zan jakitera emon zelako berarentzako birus-ak espezifikoki diseinatuta egozala merkatura atera baino lehen.

Izan ere, Windows 8-k bere antibirusa bazuen ere, ciberkriminalak ez zuten denbora asko galdu beraren arazoak bilatzen. Sistema operatibo honen lehen birusa troyano bat izan zen, ROJ_FAKEAV.EHM. izena zuena.

Troyano honek hurrengo moduan funtzionatzen du: erabiltzaileari banner bat bidaltzen deutso  (publizitatedun mezua) , bere ordenagailuan birus bat dagoela esanez eta antibirus bat instalatu behar duela aditzera emonez, baina instalazio horretan benetan instalatzen dena birus bat da.

Beste alde batetik, "phising"(identitateak edo informazioa lapurtzeko asmoagaz erabiltzen dan oro) atakeak ere antzeman dabez Windows 8 doahinik deskargatzea eskaintzen duten web orrialdeetan.

0 comentarios:

Publicar un comentario