viernes, 12 de octubre de 2012

PARKATU ATZERAPENAGATIK BAINA...

Lehenengo eta behin barkamena eskatu aste osoan zehar sarrera bat bez publikatzeagatik. Oso okupatuta egon gara azterketekin. Dena den, hemen gaude bueltan eta gure birus-en ranking-aren 2. posizioa aurkeztu eta azalduko dogu gaur. Kontuan hartu ranking hau amaitzear dagoela eta antibirus-enei ere gutxi falta jakola.Biek amaitzerakoan zeozer berria egiteko prest gaude.Ikusiko dozue. A! eta ez ahaztu 1000 bisitetara heldutakoan zeozertxo espeziala ere egingo dogula.

BIRUS-EN RANKING-AGAZ SEGIDUZ...

2.WELCHIA/NACHIA

Historia osoko gusano bitxienetarikoa, bere helburua ez zen gaitz egitea eta, laguntzea baizik, horregatik sartzen da "helpful worm"-en (gusano lagungarrien) kategorian.Bere helburua Blaster gusanoa (gure ranking-ean 3.posizioa hartzen duena) ordenagailuetatik kentzea zen, eta hori lortzeko hurrengoa egiten zuen:

1. Lehenengo eta behin ordenagailuetara sartzen zen, infekzio kaltetsu bat balitz bezala.


2.Blaster gusanoa eliminatzen zuen, Microsoft-eko ziurtasun partzeak deskargatuz eta instalatuz.

3.Blaster gusanoa eliminatu bezain laster, bere burua suntsitzen zuen, ordenagailutik desagertuz.

Gusano hau 2003-ko abuztuaren 18an aurkitu egin zen.

Azkenean, birus guztiak ez direla txarrak esan dezakegu.


0 comentarios:

Publicar un comentario