jueves, 1 de noviembre de 2012

BIRUS ARRISKUTSUEN RANKING-ERA BULETATUZ...

Joan den egunean Baggle birusa sailkapen honen 8. postuan itxi ostean, hona hemen historian zehar galera gehien suertatu dituen birusen ranking-ean 7. postua hartzen duenak:

7. SOBIG. F


Sobig gusano honek Blaster birusa atakatu ostean aktibatu egin zen, 5 eta 10 tarteko bilio dolarreko kaltea gauzatuz eta milioi bat ordenagailu infektatuz.Aldaerarik arriskutsu eta potenteena Sobig. F izan zen, eta munduko errekorra lortu zuen bere buruaren milioi bat kopia 24 orduetan gauzatzerakoan. Birusak ordenagailua infektatzen zuen email-en bitartez adjuntatutako artxiboen bidez ("application.pif" eta "thank_you.pif) adibidez. Aktibatu eta aurkitzen zuen email helbide guztietara bidaltzen zan, internet trafiko handia sortuz. 2003ko irailaren 10ean birusa bere burua desaktibatu zuen eta gaur egun jada ez da mehatxu bat konsideratzen. Microsoft-ek 250.000 dolarreko errekonpentsa eskaini du birus honen sortzailearen identitatea aurkitzen dauanari.

0 comentarios:

Publicar un comentario