jueves, 22 de noviembre de 2012

BIRUS-EN RANKING-AGAZ AMAITUZ...

Aupa lagunok berriro hemen gaude sarrera berri batekin. Honako honetan birus arriskutsuenen azkenengo postua, hau da, historiako birus arriskutsuena eta diru galera gehien sortu dituena aurkeztuko dogu. Honekin batera, gogorazten dizuegu jada birus arriskutsuenen eta ezezagunen sailkapena amaitu ditugula, eta birusen gaiarekin segiduko dogun arren, gai berri bi hasi egingo ditugu bihar bertan: antibirusak deskargatzeko eta instalatzeko gidak eta birusak ordenagialuetatik zelan ezabatu hain zuzen ere.

Dena den, gogoratu komentarioak beti zeuen eskuetara dekozuezala, nahi dozuena proposatzeko.

1.CIH BIRUSA


1998-ko birus honek 20 eta 80 milioi arteko galerak gauzatu zituen. Halan da ere, beste kalte handiago bat ere eragin zuen: hainbeste informazio galdu egin zen, eta informazio hori ezin izan da inoiz berreskuratu.

Chernobyl izenagatik ere ezaguna, interneten Taiwan-etik aktibatua izan zen 1998-ko ekainean.Birus ezagunetarikoena eta arriskutsuena da, gutxienez orain arte daukaguzanen artean. Windows 98, 95 eta Me-ko artxiboak atakatzen zituen, eta aktiboan zegoen lanean, memorian geratzen baitzen. Disko gogorrean informazio gain idazteko gaitasuna zuen, azken hau inaktibo utziz. 

Horrela den arren, gauza txarrago bat egiteko gai zen: ordenagailuetako BIOS-a gahin idazten zuen, ordenagailuaren pizketa anulatuz.
Norton antibirusa CIH birusa detektatutakoan

0 comentarios:

Publicar un comentario