miércoles, 21 de noviembre de 2012

BIRUSEN RANKING-AGAZ JARRAITUZ...

Aupa kaixo denoi hemen gara berriro sarrera berri bategaz eta honako honetan birus arriskutsuen bigarren postua aurkeztera gatoz. Txapeldunordea izan den birus hau ezezaguna izango da zuentzat, ez da beste ranking-etan atera eta; hona hemen...

2.MELISSA


Melissa birusa korreo baten
1999 urteko birus honek 300 eta 600 milio dolar arteko galerak sortu zituen. Bariku baten askatua izan zen,1999 martxoaren 26an hain zuzen ere. Mundu osoa jo egin zuen W97M/Melissa birusak. Munduko %15-20 ordenagailuei afektatu ebala kalkulatzen da. Word programako Macro Script bat bezala funtzionatzen zuen, eta bere eragina hain gogorra izan zan Microsoft, Intel eta beste hainbeste enpresek euren email zerbitzuak itxi behar izan zutela. Birusak Microsoft Outlook-a erabiltzen zuen bere burua beste 50 helbideetara bidaltzeko eta honako mezu hau erakusten zuen: "Here is that document you asked for...don't show anyone else. ;-) ("hemen daukazu eskatu zenuen dokumentua... ez erakutsi beste inorri ez") eta Word dokumentu bat adjuntatzen zuen, eta azken hau zabaltzerakoan, ordenagailua infektatzen zen, eta prozesua behin eta berriro errepikatzen zan.

0 comentarios:

Publicar un comentario