sábado, 10 de noviembre de 2012

BARKATU ATZERAPENA BAINA...

Kaixo lagunak ! Zelan zaudete?Ondo ari zaretela espero dogu.
Lehenengo eta behin, sarrera honegaz egin nahi dogu barkamena eskatzea da, zeren eta egunero sarrera bat sartzetik astero 2 sartzera pasa dogu, azterketak direla eta. Dena den, trankil egon, datorren astean 2 sarrera eukiko dozue egunero eta!
Birus arriskutsuen ranking-ari dagokionez, honako hau 6. postuan hutsi genduan, lehendik ezagutzen genduan birus bategaz: blaster birusa hain zuzen ere. Oraingo sarrera honetan aurkeztuko dogun birusa taularen erdikaldean kokatzen da. Hona hemen...

5.SQL SLAMMER



Slammer birusaren atakeak


2005. urteko birus honek zapatu baten aktibatu zenez, sortu zuen galera dolarretan txikia izan zen, dena den, 500.000 zerbitzaile atakatu zituen eta Hego Korearen aktibitatea sarean 12 orduz amatatu zuen.

"Sapphire" izenagaz ere ezaguna, 2005-ko urtarrilaren 25-ean aktibatuta izan zen. Interneteko trafiko globalean eragin handia aurkeztu zuen, halan da ere, ez zituen interneteko erabiltzaileak zuzenki afektatzen, zerbitzaileak baizik. Gusano honek IP helbideak aleatorioki sortzen zituen eta gero beraietara bialtzen zan.Orduan, IP helbideetako bat  "SQL Server Desktop Engine" artxiboa eukan ordenagailu bategaz emoten  bazuen, prozesua behin eta berriro errepikatzen zan. Zabaltzeko eraginkortasun hau dela eta, Slammer birusa  75.000 ordenagailu infektatu zituen 10 minututan. Barreiatze hau mundu osoko router-etan emon zen eta orduan gauzatu egin zen hainbat zerbitzaileen erorketa.

0 comentarios:

Publicar un comentario